Skip to main content

Bideo-poesia

Int(er)/(ra) bideo-poesiako pieza argitaragabe bat da, eta sei zatitan egituratuta dago. Lan honek bi ideia lotzen ditu: birtualtasunaren definizioa, zeina fisika kuantikoaren eremutik baitator (Barad, Karen. 2023), eta queer identitateen irudikapen digitalaren inguruko eztabaidak.

Off-eko ahots batek bideratzen du pieza: nagusiki DNA kodetzen duten proteinen siglez (A, T, C, G) osatutako partikulen simulazio batekin jarduten du elkarrizketan. Partikula horiek gizakia berdingabe bihurtzen duten geneen % 0,1en denbora errealeko gainidazketa ekartzen dute gogora.

Bideo honetan, testuak eta irudiek hiru elementutan oinarrituta garatutako gorputz metaforiko bat osatzen dute: makinaren performancea eta haren erregistroa; ikuspuntuaren irudikapena hiru dimentsioko espazio digitaletan; eta ahotsaren eta hitzaren arteko harremana alderdi birtualaren eguneratze edo gertaera gisa.

Leave a Reply