Vídeo VR 360º
Zuzendaritza eta ekoizpena: Abalia, A., Cilleruelo, L., Maeso, N. Formatua: 360°-ko errealitate birtualeko bideoa Soinua eta efektuak: Ríos, G. Iraupena: 11 min
Film labur didaktiko hau 360°-ko formatuan egin da, eta errealitate birtualeko betaurrekoekin ikusteko da. Bideojoko baten simulazioa egiten du, non Galateak datu-feminismoaren zazpi printzipioak biltzen baititu, eta eskatzen baitigu geure buruari hau galdetzeko: nola egiten zaie aurre diskriminazio algoritmikoaren isuriei? Nola sortzen dira datuak ikuspegi feminista intersekzionaletik?
Galatea metafora zibernetiko bat da, eta erromantizismotik, zientzia-fikziotik eta datu-feminismotik edaten du; gizakien arteko berdintasuna aldarrikatzen du ingurune digitaletik, eta, hala, adimen artifizialaren alborapenez ohartarazten.
Gizakiak makinak eta hizkuntza informatikoak sortzeko duen gaitasunak kezka etikoak sorrarazi ditu: ea autonomo bihur daitezkeen, edo ea mundua zuzentzen duen gizarte-ordena alda dezaketen. Grekoek jada proiektatu zituzten Galatea eta beste figura batzuei buruzko alegoriak, zeinak sorkuntza artifizialari eta emakumea menperatzeari buruzko fantasiak sinbolizatzen baitzituzten. Beharbada gure asmakari berriena, adimen artifiziala, gai izango da ezarritako botereari aurre egiteko. Hala ere, datu-feminismoak dio ezen datuen zientzia, informazioaren kudeaketa masiboaren bidez, mundua menperatzeko ordena berri bat dela. Digitalizazioaren testuinguru honetan, hezkuntza-ingurunea datu bihurtzeko prozesua ere bizkortu egin da, eta inoizko erronkarik handienari aurre egin behar dio XXI. mendeko hezkidetzak: diskriminazio algoritmikoa.