Skip to main content

Instalazio interaktiboa

Botoia sakatzen duzunean, botoi bat sortuko da: zure botoia.

Botoiak sortzeko sistema erabiltzeko modua

  1. Sakatu botoi gorria
  2. Free harpidetza baduzu, pantailan ikusiko duzu botoia.
  3. Plus harpidetza baduzu, QR kodea izango duzu.
  4. Pro harpidetza dutenek soilik izango dute esperientzia osoa (diseinu-sistema eta benetako botoia).

Instalazioak prozesu sortzaile intentsibo —eta potentzialki erredundante— bat aktibatzen du botoi bat sakatze hutsarekin, interakzio-modu estandarizatu oinarrizkoena. Konexioen multzo oso bat aktibatuko duzu zure asmoaren (botoi bat sakatzea) eta botoi hori gauzatzearen artean, oraingoan makina sortzaile baten agentziarik gabeko bitartekaritzarekin.

Horrela, piezak ondoan ipintzen ditu, batetik, eraginkortasun eta estandarizazio digitalaren promesa (diseinu-sistemek irudikatua) eta, bestetik, gehiegizko sorkuntzaren errealitatea (jada “konponduta” dagoen zerbaiten aldaketen sorkuntza amaigabea).

Hortaz, botoia sakatzen baduzu, hori izango da zure botoia. Eta haren diseinu-sistema, haren makina-bitartekaritza, haren txundidura eta haren materialtasuna.

Diseinu-sistemen / Botoiaren eta adimen artifizial sortzailearen arteko berezko tentsio hori gehiegikeria-harremana da. Alferrikakoari buruzko hausnarketa da: interfaze bateko botoi bat bezain sinplea den zerbait prozesu burokratiko baten parte da.

Asmoetan oinarritutako diseinuaren paradigma berria iraganeko diseinua izango da beti. Jada ezaguna den horretara itzultzen den diseinua. Denok “diseinatu” nahi ditugu geure ideiak, baita beharrezkoak ez direnean ere.

Instalazio honek zure botoia ematen dizu: benetakoa eta alegiazkoa. Zure diseinu-sistema eta hura erabiltzeko definizioa izango dituzu.

Datorrena, jada bazegoena egiteko.

Leave a Reply