Mugikor-pantailak egur gainean muntatuta. 80 x 120 cm
2005ean, Rosalind Kraussek A Voyage on the North Sea: Art in the Age of the Post-Medium Condition idatzi zuen, non hibridazioaren ikuspegiak —bereziki instalazioaren hizkuntzan ezarria— artea deuseztatzea baitzekarren logika kapitalistan. Azken urteetan, (erre)produkzioko tresna berriak agertu eta zabaldu dira, eta bai eremu komertzialean, bai artistikoan erabili. Tresna horiek goian jasotakoa eguneratzen dute: erreproduzigarritasunaren ikuspegitik birpentsatzera daramate, eta zalantzan jartzen dute obra bakarra.
Le Reflet bi dimentsioko zenbait obrak osatzen dute, zeinek izaera eskultoriko handia baitute. Haietan, birziklapen-politikarik ez duten telefonia-dendetatik berreskuratutako hainbat mugikor-pantaila metatzen dira, eta gainazal beltz distiratsu bat sortzen da, ispilu bat balitz bezala. Metafora bat da, gizarte garaikidearen blackmirror edo isla: hondakinen bitartez (jaberik gabeak eta mugagabeak), zulo beltz digital bat proposatzen du, barruan ikuslearen isla harrapatzen eta zatikatzen du, funtsez gabetzen du, eta objektu horrek gaur egun dakartzan produkzio- eta kontsumo-modu guztiei buruz hausnartzen du.